Mundua -

GAZAKO ZERRENDA

Israelgo Armadak beste hiru palestinar hil ditu Gazan, aire erasoetan

Miliziek 300dik gora suziri suziri jaurti dituzte Gazatik eta, ondorioz, gutxienez zibil israeldar bat hil da.

Israelgo armadak Gazan egindako aire eraso bat. Argazkia: EFE
Israelgo armadak Gazan egindako aire eraso bat
Israelgo armadak Gazan egindako aire eraso bat. Argazkia: EFE

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez beste hiru palestinar hil eta beste bost zauritu ditu Israelgo Armadak Gazan, aire erasoetan. Igande gauean indarkeria oldea hasi zenetik, bederatzi palestinar eta bi israeldar (militar bat eta zibil bat) hil dira.

Azken orduetan, milizia palestinarrek 300 suziri baino gehiago jaurti dituzte Gazatik. Ondorioz, zibil israeldar bat hil eta beste bi pertsona larri zauritu dira, Israelgo iturri medikuek jakinarazi dutenez.

Israelen bonbardaketek Al Aqsa telebista, Hamasen gertuko telebista, suntsitu dute. WAFA Palestinako albiste agentziak berri eman duenez, Israelek gutxienez hiru misil bota ditu ohartarazpen gisa, F-16 ehiza hegazkinek hiru jaurtigairekin eraikina eraitsi aurretik.

Guztira, 70 helbururen aurkako erasoak egin dituela baieztatu du Israelgo Armadak. Esaterako, Gazako unibertsitatea eta hiru tunel eraso ditu.

Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak, bere aldetik, baretzeko deia egin die bi aldeei. Fahan Haq idazkariak ohar bidez jakinarazi duenez, Nickolai Mladenov Nazio Batuen Erakundeko Ekialde Hurbilerako koordinatzailea Egiptorekin eta aldeekin lanean ari da egoera baretzeko.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gazako albisteak Eguneko albisteak Albisteak Israel albisteak azken ordukoa Palestina albisteak Benjamin Netanyahu gaur