Mundua -
Narkotrafikoa
Mexikoko herri batean 18 pertsona erahil dituzte
Padilla izeneko herrian izan dira hilketak. Erahildako zazpi pertsonen gorpuak herriko plazan agertu dira.
Erredakzioa
18 pertsona erahil dituzte tiroz Mexikoko Tamaulipas estatuko Padilla herrian. Horietako batzuen gorpuak, zazpi, herriko plazan agertu dira.
Gertakaria astelehen goizaldean izan zen. Armatutako gizonezko batzuk hainbat ibilgailuri eraso zioten tiroka, tartean autobus bati.
Hildakoen artean, bost pertsona, Padilla herriko biztaleak ziren. Tamaulipasko Gobernuak ez du biktimen inguruan beste azalpenik eman, hau da, ez du zehaztu euren nortasunik ezta adinik ere.
Tamaulipas narkotrafikoak oso astindutako estatua da.&' || 'nbsp; Estatu Batuekin mugan dago eskualdea eta ia egunerokoak dira drogaren kontrola nahi duten taldeen arteko liskarrak.