Mundua -
Hondamendi naturalak
Gutxienez 33 pertsona hil dira Indiako hegoaldean Gaja zikloiaren ondorioz
117.000 kaltedun daude, eta kalte materialak handiak dira. 10.000 langile dabiltza konpontze-lanetan, edateko ur hornidura-sistemak berrezartzeko bereziki.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gutxienez 33 pertsona, tartean bi adingabe, hil dira Indiako Tamil Nadu estatuan, Gaja zikloiaren ondorioz, Indiako agintariek jakitera eman dutenez.
177.000 bizilagun euren etxeetatik aterarazi dituzte. 351 kanpaleku prestatu dituzte kaltedunak hartzeko, eta jakiak eta mediku-tratamendua eskainiko dizkiete bertan.
Tifoiak kalte material handiak eragin ditu: 2.000 abelburu inguru hil, eta 120.000 zuhaitz eta 30.000 zutoin elektriko erori dira, 'The Hindu' tokiko egunkariak zabaldu duenez.
Edappadi K. Palaniswami estatuko ministro nagusiak adierazi duenez, 10.000 langile dabiltza konpontze-lanetan, edateko ur hornidura-sistemak berrezartzeko bereziki.