Mundua -
Balantzea
365 pertsona hil dira Egiptoko liskarretan, Gobernuaren esanetan
Bestalde, Saudi Arabia Mubarak hartzeko prest agertu da, baina Egiptoko presidente ohiak Sharm al Sheikh Sinaiko hegoaldeko hirian hil nahi du. Bertara joan zen, dimisioa aurkeztu ostean.
Erredakzioa
Egiptoko Osasun ministroak esan du 365 pertsona hil direla Egipton izandako liskarretan, otsailaren 25etik
Fariden hitzetan, Estatuko ospitaletan jasotako zaurituak 2.349 izan dira. Unibertsitateetako ospitaletara 600 bat lagun joan ziren, gaineratu duenez.Mubarakek ez du Egipto utzi nahi
Hosni Mubarakek osasun arazoak izan ditu azken urteotan eta 2010eko martxoan Alemaniara joan zen 82 urteko presidente ohia besikulan ebakuntza bat egiteko. Ostiraletik, informazio asko zabaldu dira bere osasun egoera ahulari buruz.
Saudi Arabiako agintari batek adierazi duenez, herrialdea Mubarak hartzeko prest agertu da, baina honek bere azken egunak Egipton igaro nahi dituela esan du. "Ez da hil, baina ez dago batere ondo eta bere herria uzteari uko egin dio. Ez du amore eman eta Sharmen pasatu nahi ditu azken egunak", adierazi dute Egiptotik.
Mubarakek Egipton hilko zela agindu zuen ostegun gauean, 80 milioi egiptoarrei zuzendu zitzaien azkeneko aldian. Halaber, presidente ohia "ondo" dagoela eta telefono deiak jaso dituela adierazi du Mubarak familiarekin harremanetan dagoen pertsona batek.