Mundua -

Iruzkina

Ezusteko iraultza Gadafiren aurka, Libian

Bazirudien iraultza demokratikoa ez zela iritsiko Libiara. Horrenbestez, seguru aski Gadafi harrituta egongo da.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Muamar El Gadafik 41 urte daramatza Libian agintzen. Afrika osoan boterean denbora gehien daraman agintaria da.

Tunisiako eta Egiptoko diktadurak eroriagatik ere, bazirudien herrialde arabiarretan gertatzen ari diren iraultza demokratikoek ez ziotela eragingo, hainbat arrazoigatik, gainera:

Lehenengoa, Libiako egoera ekonomikoa ingurukoena baino hobea da. Gas eta petrolio ekoizle handia da, eta sei miloi biztanle baino ez ditu mozkinak banatzeko.

Bi. Herrialde bakartu xamarra da: turismo gutxi du eta ematen dituen bisak oso kontrolatuta dauzkana.

Hiru. Gadafiren Polizia sekretua oso eraginkorra da.

Lau. Gadafik ez du zalantzarik bere jarraitzaileak aurkarien aurka mobilizarazteko, eta modu horretan, ezinezkoa izan da oposizio antolatu bat osatzea.

Horixe da, hain zuzen, orain egin duena: Bengasin, preso politikoen askatasuna eskatzen zuen manifestazio baten aurrean, gadafizaleak manifestariei kontra egitera atera dira.

Mubaraken taktika bera, baina huts egin ziona. Eta beste horrenbeste ari dira Yemengo eta Bahraingo diktadoreak.

Seguruenik, errebolta Libiara iritsi izanak gehien harritu duenetako bat Gadafi bera da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea