Mundua -
Gadafiren aurkako protestak
Libiako Armada Benghazi hiriko kaleetara atera da
Segurtasun indarren eta manifestarien arteko istiluetan gutxienez 27 pertsona hil dira eta dozenaka zauritu, hala jakinarazi du Human Rights Watch erakundeak.
Erredakzioa
Gutxienez 27 pertsona hil dira Libian eta dozenaka zauritu Segurtasun Indarren eta manifestarien artean izandako istiluetan, hala ohartarazi du Human Rights Watch erakundeak komunikatu batean.
Armadak Libiako Benghazi hiriko kaleak hartu ditu azken orduetan. Milaka pertsona aurreko egunetako protestetan izandako biktimen aldeko hiletetan parte hartzen ari dira.
Gadafiren erregimenaren aurkako protestak ugaritzen ari diren bitartean, estatuko telebista katea beste irudi bat ematen ari da, lurraldeko buruzagiaren aldeko manifestariena hain zuzen. Gadafiren aldeko leloak entzuten dira "zuzeneko" irudiak direla esanez.
Gutxienez 14 hildako
Al Yazira telebista kateak jakinarazi duenez, gutxienez 14 pertsona hil dira istiluetan.
Muamar Gadafik, Afrikako estatubururik zaharrenak, "Amorruaren Eguna"ri aurre egin beharko izan zion atzo. Tunisia eta Egiptoko iraultzetan inspiratuta Gadafiren 41 urteko erregimenaren kontrako protestek indarra hartu dute.