Mundua -

Tentsioa Manaman

Bahraindarrek erregearen aurka protestan jarraitzen dute

Bahraingo Armadak tiro egin du manifestarien kontra Manaman. Zazpi lagun hil dira eta 200 baino gehiago zauritu dira aste honetako istiluetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsona Bahraingo erregearen erregimenaren eta sunien dinastiaren aurka protestan jarraitzen dute Manama hiriburuko Al Samaniya ospitalean.

Hamad bin Isa al Jalifa Golko Persikoko emirato txikienaren erregeak "alde guztiekin" elkarrizketa izateko eskatu dio Salman Bin Hamad al Jalifa printzeari, iturri ofizialek jakinarazi dutenez.

Bahraingo Armadak tiro egin zuen ostiralean manifestarien kontra La Perla plazan, Manaman, Sayed Hadi oposizioko Wefaq alderdiko parlamentariaren arabera.

"Armada izan dela uste dugu", azaldu du Hadik. Jalal Firooz alderdikidearen esanetan, protestak hiriburuko hainbat lekuetara zabaltzen ari dira aste hasieran hildako manifestariaren omenez.

Zazpi hildako eta 200 zauritu

Joan den otsailaren 14an manifestazioak hasi zirenetik gutxienez zazpi pertsona hil dira eta 200 baino gehiago zauritu dira. Horietatik lau ostegunean hil ziren, Armadak Perla plaza hustuarazi zuenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea