Mundua -

Lege dekretua

Tunisiak amnistia emango die preso politikoei

2011ko urtarrilaren 14aren aurretik epaitutakoak edo jazartutakoak amnistia horretaz baliatu ahal izango dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amnistia orokorra indarrean sartu da Tunisian, Fuad Mebaza bitarteko presidenteak lege-dekretua sinatu ostean.

Legearen arabera, 2011ko urtarrilaren 14aren aurretik epaitutakoak eta jazartutakoak izango dute amnistia horretaz baliatzeko aukera.

Ridha Belhadj Estatu idazkariak adierazi duenez, lege honekin "abusuaz eta bortxakeriaz betetako denbora atzean utzi eta adiskidetzeko epe berri bat hasiko digu, trantsiziorako baldintza objektiboak ezarriz". Helburua, "hauteskundeak ahalik eta egoera onenean deitzea da".

Amnistia honek eragina zein delitutan izango duen ere azaldu du Belhadjek: Terrorismoaren legearen arabera, Estatuaren barne segurtasunaren kontra egindako delituak, prentsa kodearekin eta manifestazioen legeekin lotutakoak, baita Zigor Kodearekin eta Prozedura Militarraren Kodearekin lotutakoak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea