Mundua -
Hileta-martxa batean
Gutxienez 15 hildako, Libian, segurtasun indarren tiroengatik
Ospitaleko iturrien arabera, hamarka bala zauritu daude, "guztiek 13 eta 35 urte arteko zibilak". 44 lagun hil dira azken hiru egunetako protestetan.
Erredakzioa
Gutxienez 15 pertsona hil dira Benghazin segurtasun indarren tiroek jota. Polizia hileta-martxan zihoazen pertsonen kontra tiroka hasi da, Al Jalah ospitaleko mediku batek Al Yazira telebista kateari adierazitakoaren arabera.
Tiroek, gainera, hamarka pertsona hil dituzte. Martxan azken egunetako protestetan hildako manifestariak omendu nahi ziztuzten.
Al Jalah ospitalera azken hiru egunetako protestetan hildako 44 pertsona eraman dituzte dagoeneko, iturri berberaren arabera. "Zaurituak sendatzeko baliabideak falta zaizkigu eta boladatan iristen dira. Buruan, bularrean edota sabelaldean zauri oso larriak dituzte. Ahalmen handiko fusilekin egindako zauriak dira", gaineratu du.
"Guztiak zibilak dira, 13 eta 35 urte bitartekoak. Zaurituen artean ez dago poliziarik ez militarrik", azpimarratu du. Horrelako zauriak segurtasun indarren tiroek bakarrik egin ditzaketela ziurtatu du. "Tiro egin eta hiltzeko politika da", salatu du iturriak.