Mundua -
Lau egunetan
64 zibil hil dira NATOren eta Afganistaneko indarren operazioetan
"Lurreko eta aireko erasoen ondorioz hil ziren Ghazi Abadeko distrituan", azaldu du Kunar probintziako gobernadoreak.
Erredakzioa
Gutxienez 64 zibil hil dira, emakumeak eta haurrak barne, Afganistaneko Armadak eta NATOko Segurtasunean Laguntzeko Nazioarteko Indarrak (ISAF) egindako operazioen ondorioz. Azken lau egunetan burutu dituzte Kunar probintzian (herrialdearen ekialdea), jakinarazi du Fazlula Wahidi probintziako gobernadoreak.
"Lurreko eta aireko erasoetan hil ziren Ghazi Abadeko distrituan", azaldu dio probintziako gobernadoreak Reuters albiste agentziari.
Hedabideek zazpi zibil zauritu zirela zabaldu dute. ISAFeko bozeramaile batek adierazi duenez, informazio hori ikertzen ari dira eta ez dute hildakoren berri.