Mundua -

Iraultza demokratikoa

Bahraingo oposizioak aldaketak eskatu ditu Gobernuarekin hitz egiteko

Oposizioko zazpi talde nagusiek Gobernuarekin negoziatzeko "giro egokia" exijitzen dute. Bestalde, sindikatuek igande honetarako deituta zuten greba bertan behera utzi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak egindako negoziazio eskaintzari baldintzak jarri dizkio Bahraineko oposizioak; erreforma politikoak nahi ditu, elkarrizketei heldu aurretik.

Larunbatean, Gobernuak protestei arrazoia kentzen saiatu zen Polizia eta Armada protesten gunetik, Manamako Lulu plazatik, erretiratuz. Horrez gain elkarrizketa nazional batean parte hartzeko eskaintza luzatu zien oposizioko taldeei.

Baina igande honetan jakitera emandako komunikatuaren arabera, oposizioko zazpi talde nagusiek baldintzak jarri dizkiote eskaintza horri: "elkarrizketa serio bay izan eta erreforma garrantzitsuak egiteko" ezinbestekoa ikuste dute Gobernuak neurriak hartzea, bate ere, negoziazio horietarako "giro egokia" sortzeko.

Greba, bertan behera

Bestalde, sindikatuek igande honetarako deitutako greba bertan behera utzi dute.

Greba larunbatean deitu zuen Bahraineko Sindikatuen Federazioak, hilaren 14an piztutako protestei bultzada emateko. Momentura arte, protesta horietan dozena erdi pertsona hil dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea