Mundua -

Filipinak

Filipinetako apezpikuak hiltzearen alde agertu da Duterte, 'alferrak' direla iritzita

"Hil itzazue zuen gotzainak. Sasiko horiek ez dute ezertarako balio. Kritikatu besterik ez dute egiten", esan du Filipinetako presidenteak Manilan emandako hitzaldian.

Rodrigo Duterte, Filipinetako presidentea. Argazkia: Wikipedia Creative Commons
Rodrigo Duterte, Filipinetako presidentea
Rodrigo Duterte, Filipinetako presidentea. Argazkia: Wikipedia Creative Commons

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodrigo Duterte Filipinetako presidentea apezpiku katolikoen aurka agertu da, berriro ere, "alferrak" direla iritzita. Horregatik, horiek hiltzeko nahia erakutsi du, Filipinetako herritarren % 85 katolikoa bada ere.

"Hil itzazue zuen gotzainak. Sasiko horiek ez dute ezertarako balio. Kritikatu besterik ez dute egiten", esan du Filipinetako presidenteak Manilan emandako hitzaldian.

Ondoren egindako ekitaldian, Eliza katolikoa "munduko erakunde hipokritena" dela esan du. Gainera, ziurtatu du apaizen % 90 homosexualak direla.

Filipinetako Apezpiku Katolikoen Konferentziak ez die Dutertek egindako adierazpenei erantzun: "Ez dugu sua piztu nahi. Edozein iruzkin eginda gaia puztuko litzateke", adierazi du, ohar baten bidez, Jerome Seciliano apezpiku-konferentziako bozeramaileak.

Bestalde, Salvador Panelo Gobernuko bozeramaileak Duterteren berbak defendatu ditu, "hitzez hitz" hartu behar ez direla argudiatuta. "Hiperbolea erabili du adierazpenetan efektu dramatikoagoa lortzeko", argitu du.

Duela bi aste inguru, apezpiku eta apaiz katolikoak iraindu zituen presidenteak. Horien kontrako amorrua, baina, orain dela urtebetetik datorkio. Orduan, elizara ez joatea gomendatu zien filipinarrei, "memeloei ordaintzen ari zirelako".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Filipinak Eliza Katolikoa