Mundua -
Iraultza Libian
NBEk gaitzetsi egin du Gadafiren jazarpena
Segurtasun Kontseiluak zibilen kontrako bonbardaketen arduradunak auzipetzeko eskatu du.
Erredakzioa
Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Segurtasun Kontseiluak gaitzetsi egin du Muamar al Gadafi Libiako diktadoreak manifestarien aurka erabilitako jazarpen basatia, eta zibilen kontrako bonbardaketen arduradunak auzipetzeko eskatu du, erakundeak berak agiri batean zabaldu duenez.
Kontseiluaren txandakako presidenteak, Maria Luiza Ribeiro brasildarrak, "atsekabe sakona" adierazi du "ehunka" pertsonaren heriotza dela eta, eta indarkeria "berehala" eteteko eskatu du.
Libiako agintarien beharra "herritarrak babestea, neurriz jokatzea eta Giza Eskubideak errespetatzea" dela gogorarazi du, eta nazioarteko begiraleak eta agentzia humanitarioak onartzeko exijitu die.
"Kontseiluko kideek azpimarratu nahi dugu zibilen aurkako erasoen arduradunei erantzukizunak eskatu behar zaizkiela", ohartarazi du.
Hori horrela, "elkarrizketa nazionalaren bidez" herritarren "eskakizun zilegiak" betetzeko eskakizuna egin dute.