Mundua -
Iruzkina
Europak Gadafiren aurka egin behar du
Azken hitzaldia ikusita, diktadoreak haren helburuak lortzea da gerta daitekeen gauza okerrena.
Jesus Torquemada
Libian gertatzen ari denaren inguruan Europar Batasunak duen zorabioa ulertzekoa da. Petrolio iturrien mozketa eta etorkin oldea dira kezka nagusiak. Hala ere, Gadafirekin dituen harremanak behin betiko bertan behera utzi behar dituela konturatu behar du Europar Batasunak.
Gadafik atzo egindako agerraldian egindako mehatxuen ondoren, koronelak bere helburua lortzea izan daiteke gerta daitekeen gauzarik okerrena.
Ezinezkoa da, ezer gertatu ez balitz bezala, Gadafirekin harreman ekonomiko eta politikoak mantentzea. Beraz, agintetik joan dadin lortzea eta ordezkoarekin harreman berriak negoziatzea da europarrentzat hoberena.
15 urtez harreman eskasak izan zituen Europak Libiarekin. Nazio Batuen Erakundeak Gadafiren aurkako zigorrak ezarri zituen, honek atentatuak finantzatu zituelako. Beranduago, 2003an, Libiako diktadoreak zeharka aitortu zuen Lockerbie-ko atentatuan parte hartu izana.
Orduan, europarrek Libiarekin zituzten harremanak areagotu zituzten eta Gadafiri harrera ona egin zioten Europako hiriburuetan.
Argi gelditu da orain, sekulako hanka.sartzea izan zela Gadafiren hitzak sinestea.