Mundua -

Lekukotasuna

'Sua, manifestazioak eta erakinak sutan ikusi genituen'

URSSA Gasteizko enpresak Libiako hiriburuan zituen langileak lehenbailehen herrialdetik ateratzea erabaki zuen. Bi futbol estadioren muntaketa lanak egiten zeuden iraultza piztu zenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Sua, manifestaldiak eta eraikinak sutan. Oso gau gogorra izan genuen", kontatu du bart Libiatik itzuli berri den URSSA Gasteizko enpresako langile batek.

&' || 'nbsp;Langile taldea bi futbol estadioren muntaketa lanak egiten zeuden hiriburuan iraultza piztu zenean.

Hori horrela, ezegonkortasun politikoaren lekuko izan ziren. "Gadafiren atarian tanke bat ikusi genuen, dendak itxita, armak ikusi genituen. Argi zegoen hasieraz zela".

URSSAko presidentearen hitzetan, langileak haiekin harremanetan jarri zirenean, langileak herrialdetik ateratzea erabaki zuten. "Erabakia lehenbailehen hartu genuenez, langileak jada gurean daude".

Libiatik irteteko agindua jaso zutenean, gorriak ikusi zituzten aireportura heltzeko. Azkenik, Tunisirako hegaldia hartu zuten eta Parisen geldialdia egin ostean, Euskadira iritsi ziren bart.

Hasitako lana bukatzeko Libiara itzuli beharko dira URSSAko beharginak, baina, lasai daude. "Gerra zibila euren artekoa zenez, bertara itzultzean arazorik ez dugula izango uste dut", adierazi du langileetako batek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea