Mundua -
Iskanbila
Alemaniako Defentsa ministroak dimititu egin du
Doktoretza tituluari uko egin zion pasa den astean ministroak bere tesiko zenbait ataletan ez zituelako iturriak aipatu. Ez zuela iruzur egin nahi berretsi du gaur arte eta Merkel bere alde agertu da.
Erredakzioa
Karl-Theodor zu Guttenberg Alemaniako Defentsa ministroak dimititu egin du doktore tesi kopiatu izanak sortu duen iskanbilaren ondorioz. "Bizitza osoan min gehien eman didan urratsa egin dut", adierazi du ministro ohiak.
Era berean, polemika horri aurre egiten saiatu bada ere "indarrak xahutu" dituela eta bere kontrako kritikek Armadari kalte egingo diotela eta, kargua uzteko erabakia hartu du.
Doktoretza tituluari uko egin zion pasa den astean Guttenbergek. Parlamentuan emandako prentsaurrekoan, halaber, bere tesiko zenbait ataletan iturriak aipatu ez izanagatik barkamena eskatu zuen. Ministroak ez zuela iruzur egin nahi berretsi du gaur arte.