Mundua -

Sahara

Sahararen aldeko elkartasun karabana martxoaren 2an aterako da Laudiotik

Aljeriako errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren 185.000 sahararrei laguntzeko elikagaiak, sendagaiak eta eskolarako altzairuak eramatea da ekimenaren helburua.

Sahararen aldeko karabanaren aurkezpena Legebiltzarrean egin dute. Argazkia: Eusko Legebiltzarra
Sahararen aldeko karabanaren aurkezpena Legebiltzarrean egin dute.
Sahararen aldeko karabanaren aurkezpena Legebiltzarrean egin dute. Argazkia: Eusko Legebiltzarra

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sahararen aldeko XV. Elkartasun Karabana 2019ko martxoaren 2an abiatuko da Laudiotik Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu kanpamendura.

Ekimenaren aurkezpena Eusko Legebiltzarrean egin dute. Iñaki Calle eta Eduren Ribas karabanaren koordinatzaileek hartu dute hitza, eta Abdulah Ahmed Arabi Fronte Polisarioak Euskal Herrian duen ordezkaria eta EAJ, EH Bildu eta PPko legebiltzarkideak izan dituzte alboan.

Aljeriako kanpamenduetan 185.000 saharar bizi dira errefuxiatuta. Elikagaiak, sendagaiak eta eskoletarako altzairuak eramango dizkiete.

Materiala datozen hilabeteetan bilduko dute. Alabaina, dirua ere batu beharko dutela zehaztu dute, produktu horiek guztiak haraino eramateko erabiliko dituzten hamaika ibilgailuak erosteko.

Bestalde, Abdulah Ahmed Arabik Sahara eta Marokoaren arteko gatazkak "konponbide politikoa" behar duela eta irtenbidea independentzia dela azpimarratu du.

Bide baketsuen aldeko apustua egin du eta Fronte Polisarioak eta Maroko Gobernuak galdeketa bat adostuko dutenaren itxaropena agertu du, Saharako herritarrek bere etorkizuna erabaki dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Laudioko albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errefuxiatuak Mendebaldeko Sahara azken ordukoa Aiarako kuadrilla