Mundua -

Bitxikeriak

Osorik mugitu dute 5.000 tonako hotel historiko bat, Txinan

Xianjiang Hotela 1954an ireki zuten, atzerritarrentzako lehenengo hotel bezala, eta 40 orduan lekualdatu dute. Bideoa, albiste barruan.

Changsharen kokapenaren mapa. Irudia: Wikipedia.
Changsharen kokapenaren mapa.
Changsharen kokapenaren mapa. Irudia: Wikipedia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Changsha hiriko agintariek, Txinako erdi-ekialdean, osorik lekualdatu dute 5.000 tona inguruko pisua duen hotel historiko bat.

Xianjiang Hotela 1954an ireki zuten, atzerritarrentzako lehenengo hotel bezala. 35,5 metro mugitu dute iparralderantz, hasieran zegoen lekura, "egitura hobeto babesteko", Xinhua albiste-agentziak esan duenez. Prozesuaren timelapse bideo bat ere zabaldu du Twitterren:

 

Hiru pisukoa da hotela, eta 3.800 metro karratuko azalera dauka. Adreilu gorriekin eta teila enkaustikoekin eraikita dago, eta "balio historiko eta kultural handikoa" da.

40 orduan egin dute lekualdatzea, eta horretarako “azken teknologia” erabili dute. Kokapen berrian berrikuntza lanak egingo diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste xelebreak Nazioartea Txina bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Asia azken ordukoa Turismo-apartamentuen albisteak