Mundua -
Bidaia ofiziala
Zapatero Tunisian da lurraldeak bizi duen aldaketa babesteko
Libiatik Tunisiara joaten ari diren milaka errefuxiatuei euren lurraldeetara itzultzen laguntzeko, nazioartea mobilizatuko duela esan du Zapaterok.
Erredakzioa
Espainiako presidenteak, Jose Luis Rodriguez Zapaterok Tunisiak bizi duen aldaketa "historikoa" babestu du eta Libiatik ihesi doazen errefuxiatuei euren lurraldeetara itzultzen laguntzeko Nazioartea mobilizatuko duela hitzeman du.
Kartagoko jauregi presidentzialean, Fuad Mebaza, Tunisiako presidente bitartekariarekin eta Beyi Said Essebsi lehen ministro berriarekin bildu da, ondoren komunikabideen aurrean agerraldia egin dute.
Beyi Said Essebsi Tunisiako lehen ministroak adierazi du Espainia aspaldiko mendetan "adiskide" izan dutela eta etorkizunean ere alboan izatea nahi duela.
Zapaterok adierazi du Tunisian askatasunerantz eta demokraziarantz hasitako bidea zabaltzen joango dela eta Afrika iparraldeko lurraldeetan, Magreben eta arabiar munduan izaten ari diren aldaketen aurrean egongo dela Espainia.