Mundua -
oinezkoen harrapatzea
Zortzi zauritu Alemanian, gizon batek nahita ibilgailuarekin harrapatu ostean
50 urteko gizon batek hainbat lagun harrapatu ditu bere ibilgailuarekin Alemania mendebaldean. Antza, kutsu xenofoboek eragin dute erasoa.
Agentziak | erredakzioa
Zortzi lagun zauritu dira Alemanian, gizon batek bere ibilgailuarekin nahita hainbat pertsona harrapatu ostean. Erasoa Botropp eta Essen hirietan gertatu da, Alemania mendebaldean, Gabon zahar gauean. Antza, erasoak kutsu xenofoboa dauka.
Biktimetako bati (Siriako emakume bat) larrialdiko ebakuntza egin behar izan diote, baina ez dago larri. Polizia iturrien arabera, hasiera batean bost ziren zaurituak, baina ondoren zortzira igo dute kopuru hori.
Poliziak 50 urteko gizon bat atxilotu du hainbat hilketa saiakera delituak egotzita.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea