Mundua -
Kolon eta pankreako minbizia
Mubarak Saudi Arabian da, minbiziaren aurkako tratamenduan
82 urteko agintari ohia non dagoen azaltzen duten informazioak korapilotsuak dira; izan ere, hedabide batzuen araberam Mubarak Kairoko ospitale batean dago eta ez Saudi Arabian.
Erredakzioa
Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohia Saudi Arabian omen dago, Tobuk hiriako ospitale batean, kolon eta pankreako minbiziaren kontrako kimioterapia tratamentua egiteko, Al Akbar egunkariak "ondo informatutako iturrietan" oinarrituta emandako informazioaren arabera.
Antza denez, 82 urteko agintari ohiak Saudi Arabian behin-behineko egonaldia egitea erabaki du osasun tratamentua amaitu arte. Informazio hauek diotenez, egunero ordubeteko kimioterapia saioa egiten du, ospitaleko eremu pribatu batean. Mubaraken familia ere, bertan omen dago.
Informazio hau Egiptoko Armadak Mubarak gaixo zegoela ezeztatu ondoren atera da. Egiptoko beste egunkari baten arabera, Mubarak Kairoko ospitale batean dago Egiptotik irtetera zihoanean agertutako osasun arazoengatik.
Mubarak non dagoen eta haren osasunaren inguruan hainbat zurrumurru sortu dira otsailaren 11an iraultzek Gobernutik bota zutenetik. Ordutik ona, Armadak esames guztiak ezeztatu ditu Mubarak eta bere familia Sharm el Sheijko bainuetxean daude.