Mundua -
Jazoera
Gutxienez 40 meatzari hil eta beste 10 zauritu dira Afganistanen luizi baten ondorioz
Zauritu gehienak oso larri daude, eta litekeena da datozen orduetan hildako kopuruak gora egitea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Urrea ateratzeko meategi bateko 40 langile gutxienez hil dira igande honetan Afganistango iparraldean, luizi baten ondorioz, CNN telebista-kateari iturri ofizialek jakinarazi diotenez.
Badajsan probintzian, Kojistango udalerrian, jazo da ezbeharra, beharginak meategian lanean zeudela, lur-jausi bat gertatu denean.
Gainera, beste 10 langile zauritu dira, Nek Mohammad Nazar Gobernu bozeramaileak aditzera eman duenez. Zauritu gehienak oso larri daude, eta litekeena da datozen orduetan hildako kopuruak gora egitea. Bestalde, oraindik ez dakite lur azpian harrapatuta geratu diren langile kopurua.
Luiziak ohikoak izaten dira zonalde horretan, mendi-orografia oso handia baita.