Mundua -

Iruzkina

Dirua, garestiago Europan

Europako Banku Zentralak iragarri du igo egingo duela interes-tasa apirilean. Horrek, baina, ez du eragin berdina izango Alemanian (ekonomia suspertzen ari da) edo Espainian (arrastaka dago oraindik).

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Banku Zentraletako buruek gutxi hitz egiten dute eta ez dute gauza oso zehatzik esaten. Beren erabakiak, berez, azkarrak eta espero-gabekoak izan behar dute, merkatuei ziria sartu ahal izateko.

Horrexegatik, harrigarria izan da, atzo Jean Claude Trichet Europako Banku Zentraleko buruak hain argi esan izana apirilean igo egingo dutela euroguneko interes-tasa.

Tentsio inflazionistak daude eta horrek erreakzionatzera behartzen du Europako Banku Zentrala. Horixe da azalpena.

Europako Banku Zentralaren eginbehar nagusia ez da ez euroaren kotizazioari eustea, ez banku arrunt baten gisan kredituak ematea, ezta diru-politika ekonomia susperraldiari egokitzea ere. Ez. Bere estatutuetan ageri den eginbehar nagusia inflazioa kontrolatzea da. Hortaz, Banku Zentralak beti hartuko du diru-politika ortodoxoa.

Inflazioa igotzen bada (eta hori da gertatzen ari dena), igo egingo du interes-tasa. Eta horrek, zailtasunetan diren euroguneko herrialdeei mesede edo kalte egingo ote dien erreparatu gabe egingo du.

Interes-tasa igotzeak ez du berdin eragingo ekonomia suspertzen ari den Alemanian, edo oraindik ekonomia arrastaka doan Espainian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea