Mundua -

Iraultza Libian

Chavezek proposatutako bitartekaritza onartu du Libiak

-Jimmy Carter AEBetako presidente ohia bitartekari lanetarako proposatu du Venezuelak.

-Balantzea: 32 hildako izan dira Bengasin eta 30 Zawiyan.

- Interpolek Gadafiren aurkako alerta bat igorri du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gatazka konpontzeko nazioarteko bakerako batzorde bat eratzea onartu du Libiak, jakinarazi du ostiral honetan Nicolas Maduro Venezuelako kantzillerrak. Hugo Chavez Venezuelako presidenteak proposamena hori egin zuen otsailaren 28an.

"Libiako herriaren segurtasuna eta egonkortasuna bermatzea helburu duen elkarrizketa horiek koordinatzea eta partaideak aukeratzea baimentzen dugu". Mousa Kousa Kanpo Arazoetako Libiako ministroak bidalitako gutuna irakurri zuen Madurok Amerikarako Alternatiba Bolivartarra osatzen duten herrialdeen bileran. ALBAko herrialdeek Libiako gatazka hizpide izan zuten ostiral honetan.

Jimmy Carter AEBetako presidente ohia eta Jennifer Mc Coy Carter Egoitzako Ameriketarako Programako zuzendaria bitartekari lanetarako proposatu du Hugo Chavezek.

Interpoleko alerta

Interpolek Muamar Gadafiren eta bere Gobernuaren 18 goi kargudunen -ia denak bere familiarrak- aurkako alerta bat igorri die bere 188 herrialdeetako kideei.

Neurri horren helburua da NBEren zigorren ezarpena erraztea eta Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegiak martxan jarritako ikerketarekin batera lan egitean.

Borrokaldiak gero eta latzagoak

Ostiraleko otoitzaren ostean, Muamar Gadafiren erregimenaren aurkako protesta eguna deitu zuten matxinoek eta borrokaldiak gero eta latzagoak izan dira, batez ere, Zawiyan (Tripolitik gertu) eta Ras Lanufen (ekialdean).

Gutxienez 30 zibil hil dira Zawiyan Gadafiren soldaduen erasoaren ondorioz, bi lekukok jakinarazi zutenez Al Yaziraren arabera, matxinoek Hassan Uarbug komandantea galdu zuten Zawiyan, Tripolitik 92 kilometrora. Era berean, matxino ugari hil dira Gadafiren soldaduei aurre egiten saiatu direnean.&' || 'nbsp;

Bestalde, erregimeneko bozeramaile baten hitzetan, Gadafiren aldeko tropek Zawiyaren kontrola berreskuratzea espero dute.

Oposizioko iturriek jakitera eman dutenez, ekialdeko matxinoek Ras Lanufeko portuan eraso egin eta aerodromoa eta koartel baten kontrola bereganatu dute.

Ras Lanuf Tripolitik 662 kilometrora dago eta Sirtetik 200 kilometrora. Gadafi Sirten jaio zen, eta erregimenaren menpe dauden oinarrizko hiru hirietatik bat da, Sabharekin batera.

Gainera, Bengasiko hirian, Gadafiren tropek armategi baten aurka egindako erasoan 32 lagun hil dira, Al Yazira telebistak jakinarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea