Mundua -
Alderdi Komunistaren bilera
Txinak landetako 160 milioi etorkinei arreta gehiago agindu die
Wen Jiabao lehen ministroak % 8ko hazkunde ekonomikoa aurreikusi du eta "diru-sarrera baxuenak dituztenen gaineko presio fiskala" gutxituko dutela iragarri du.
Erredakzioa
Wen Jiabao Txinako lehen ministroak landatik hirira joandako 160 milioi lagunei arreta gehiago agindu die. Txinako biztanleriaren hamarrena baino gehiago dira eta azken hamarkadetako hazkunde ekonomikoaren talde ahaztuenetako izan da.
Txinako Gobernuak "lan egonkorrak eta zenbait urtez hirietan bizi diren etorkinak apurka-apurka hiritar erregistratuko ditu", esan du Wenek Txinako Alderdi Komunistaren (ANP) bileraren hasiera-ekitaldian.
Hori horrela, ez lirateko orain diren "mailako herritarrak" izango eta hezkuntza, osasun eta zerbitzu sozialetarako eskubide bera izango lukete.
Horrez gain, lehen ministroak BPGaren % 8ko hazkunde ekonomikoa aurreikusi du 2011rako eta Exekutiboak "diru-sarrera baxuenak dituztenen gaineko presio fiskala" gutxituko dutela iragarri du.