Mundua -

Iraultza Libian

Erreboltariak Sirterantz doaz eta Gadafik Zawiya setiatuta dauka

Oposizioko Libiar Kontseilu Nazionalak, bestalde, krisirako batzorde bat sortuko dutela iragarri du. Helburua, iraultzaren osteko erakundeen lana "hobetzea eta azkartzea" da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Libiako erreboltariak aurrera egiten ari dira, Sirte hirirantza, Gadafiren aldeko indarrek Al Zauiyaren setioa etengabe indartzen duten bitartean. Al Zauiya Kairotik 92 kilometro hegoekialdera dago eta osasun iturrien arabera, 200 pertsona baino gehiago hil dira bertan.

Hiri honetan, erreboltariek Muamar Gadafiren aldeko tropen bi erasoriaurre egin diete. Erasoaldian tankeak eta artilleria astuna erabilidituzte. Hurrengo orduetarako eraso gehiago espero dituzte.

Al Agila, Ras Lanuf eta Ben Yauad hiriak, azken hau Sirtetik 160 kilometro ekialdera, erreboltarien kontrolpean jausi dira azken egunetan. Gadafiren erasoari aurre egin ondoren, eta hiru egunetan, erreboltariek 180 kilometro irabazi dituzte mediterranear kostaldean.

Krisirako batzordea

Oposizioko Libiar Kontseilu Nazionalak, bestalde, krisirako batzorde bat sortuko dutela iragarri du. Batzordea hiru pertsonak osatuko dute; gai militarren arduradun bat eta atzerriko arazoetarako beste bat izango du.

Erreboltarien indar militarren buruzagia Omar Hariri izango da. Hariri 1969an Gadafi boterera eraman zuen Estatu kolpearen arduradunetako bat izan zen, baina handik gutxira kartzelan sartu zuten.

Ali Essawi Indiako enbaxadore ohia izango da kanpo arazoetako arduraduna. Essawik iraultza hasi eta egun batzuetara dimisioa aurkeztu zuen.

Batzordearen hirugarren kidea eta presidentea Mahmud Jebrik intelektuala izango da, Libiaren demokratizazioaren aldeko proiektu bateko kidea de Jebrik.

Krisirako batzordearen helburu nagusia iraultzaren ondoren sortutako erakundeen lana "hobetzea eta azkartzea" da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea