Mundua -

Enpresak eta 'brexit'

Alvarez: 'Akordiorik gabeko brexiterako prestatzea gomendatzen diegu enpresei'

Enpresak arduratzen hasi dira akordiorik gabeko "brexit"aren aurrean, "bezeroek tasak ordaindu behar badituzte ez baikara lehiakorrak izango".

Brexit. Argazkia: EFE
'Brexit'aren kartel bat
Brexit. Argazkia: EFE

Radio Euskadi | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko Parlamentuak Theresa May lehen ministroaren akordioari ezetza eman ostean, EAEko enpresa eta kooperatibak arduratuta daudela esan dute, oro har, Pablo Fano Euskadiko Nazioartekotze Agentziako (SPRI) arduradunak, Mikel Alvarez Danobat taldeko salmenten arduradunak eta Pedro Alsina USO sindikatuko aire sektoreko idazkari nagusi eta Iberiako langileak.

"Ez dakigu 50. artikulua luzatuko ote duten. Edonola ere, zaila da ezaguna ez den zerbaitetarako prestatzea; hortaz, akordiorik gabeko brexiterako prestatzea gomendatzen diegu enpresei", esan du Pablo Fanok.

"Tasak ezarriko dituzte brexitarekin batera", azaldu Mikel Alvarez Danobat makina-erremintetarako zerbitzu aurreratuen taldeko ordezkariak. Ildo horretan, heltzear egon daitezkeen tasei aurre egiteko bezeroei klausula berriak ezartzen hasi dizkietela azaldu du, "baina baliteke lehiakorrak ez garela erabakitzea bezeroek". "Orain oso erraza da norbait hara lan egitera bidaltzea, baina gauzak asko zailduko dira", gaineratu du.

Brexitak, esaterako, Iberia bezalako konpainiei eragingo die. Padro Alsinaren esanetan, "arazorik ez dagoela esan digute, baina badago arazo bat: baliteke Erresuma Batua Europako espazio bakarretik alde egitea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea EB Lana albisteak Erresuma Batua Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Brexit albisteak Zer da Brexita Theresa May Ingalaterra albisteak