Mundua -

Erlijio arteko liskarrak

Gutxienez 10 hildako kristau eta musulmanen arteko istiluetan, Egipton

beste 110 pertsona zauritu dira bart gauean Kairon izan diren liskarretan. Erasoaldia sakabanatzeko Armadak esku hartu behar izan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bart gauean, Kairon, musulmanen eta kristauen artean izandako liskarretan gutxienez 10 pertsona hil dira eta beste 110 zauritu dira.

Koptoek hiriburuko hegoaldeko autobide nagusia blokeatu&' || 'nbsp; eta musulman talde bat blokeo hori sahiesten saiatu eta gero piztu da liskarra. 1.300 bat pertsonak hartu dute parte istiluetan.

Bi aldeetako kideek harriak eta molotov koktelak jaurti dizkiote elkarri. Liskarrak sakabanatzeko Armadak tiro egin behar izan du airera, baina Koptoen elkarteko ordezkari batek esan duenez istiluetan parte hartu zuten musulman batzuek armak zituzten eskuan eta tiro egin zuten.

Joan den larunbatean, Kairo kanpoaldean, Helwanen, erre zuten elizagatik ari ziren protesta egiten kristauak.

Koptoen eta musulmanen arteko liskarrak maiz izaten dira Egipton. Anaia Musulmanak, egiptoko oposizioan dagoen talderik indartsuenak, Hosni Mubaraken jarraitzaileek eragin dituzten protestak direla adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea