Mundua -

Gerra zibila

Al Jazeerako kamerari bat hil dute Libian, enboskada batean

Hildakoaren lankidea zauritu egin dute. Bitartean, Arabiarren Ligak Libiako aire-eremua baztertze-eremu izendatzea eskatuko duela iragarri du oposizioaren txaloen artean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ali Hasan al Yaber Al Jazeerako kameraria hil egin da larunbat honetan eta Naser al Hadar zauritu Bengasin izandako enboskada baten ondorioz, Beiba Walad Emhadi korrespontsalak jakitera emandakoaren arabera.

Telebistako taldea erreboltarien aldeko manifestazio baten berri eman eta egoitzara itzultzen ari ziren Heuari herrian, Bengasitik 25 kilometrora, enboskada bat egin dietenean.

Armadun miliziarrak Al Yazeera eta nazioarteko beste hainbat hedabide dauden eraikinera joan dira bertakoak babesteko asmoarekin.

Erasoa 16:00etan izan da (15:00etan, Euskadin).

Baztertutako aire-eremua

Bestalde, Bengasiko bostehun bat hiritar txalo artean hartu du Arabiar Ligak Libian aire-eremu baztertua ezartzeko erabakia. Akordio hori NBEetako Segurtasun Kontseiluari helaraziko diote.

Erabakia, Libiako egoera aztertzeko egin dute ezohiko bileraren ondoren iragarri dute. Azaldutakoaren arabera, baztertzea "neurri prebentiboa" izatea eskatuko dute, eta ez militarra.

Gadafik Ras Lanuf erakutsi du

Tripolin dauden nazioarteko kazetariei Ras Lanuf berreskuratutako hiria erakutsi die Muamar al Gadafiren erregimenak.

Nick Robertson CNNko kazetariak Twitterren iragarri duenez, nazioarteko kazetari talde bat Ras Lanufera eraman dute Gadafiren aldekoek hiriaren kontrola berreskuratu dutela erakusteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea