Mundua -
Ukoa
Dalai Lamak boterea utzi ahal izatea eskatu dio Parlamentuari
Buruzagi tibetarrak erreforma demokratikoak eskatu dizkio Parlamentuari buruzagi berri bat aukera dezan.
Dalai Lama tibetarren buruzagi politiko eta espiritualak erreforma demokratikoak eskatu dizkio Parlamentuari bere kargua uzteko aukera emango dion beste ordezkari bat izenda dezan.
"Gobernu batek ezin du egonkortasuna eta garapena ziurtatu boterea pertsona bakarraren menpe badago, herriaren babesik edo partehartzerik ez badago prozesu politikoan. Pertsona bakarreko gobernua anakronikoa da", adierazi du Parlamentuari igorritako mezu batean.
Erbestean, Indiako Dharamsala hirian, dagoen Parlamentuak orain erabaki bat hartu beharko du eta "zazpi edo hamar egun" beharko ditu horretarako.
Dalai Lamak buruzagi espiritual izaten jarraituko du eta budismoaren buru ere izango da.
Botere politikoa uzteko asmoa iragan martxoaren 10ean iragarri zuen, tibetarrek Txinaren kontra egindako iraultzaren porrotaren 52. urteurrenaren harira.