Mundua -

Gerra zibila Libian

Gadafiren Armadak Ajdabiya bonbardatu eta oposizioa mendean hartu du

Gadafiren hegazkinek Ajdabiyari eraso egiteari ekin diote, bertan ez baitituzte ia matxinorik aurkitu. Armadak hiria mendean hartzea lortuko balu, erreboltarien hiribururako sarrera irabaziko luke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Muamar al Gadafiren Armadak oposizioaren aurkako erasoaldiari ekin dio eta diktadorearen hegazkinek Ajdabiyari hiria bonbardatu dute. Bengasi erreboltarien hiriburuara heldu aurretik azken hiria da Ajdabiya, eta baita herrialdearen ekialdeko komunikazio gunerik garrantzitsuena ere. Hori dela eta, Gadafik aurrera egitea lortu du eta matxinoen zonaldeak bereganatu ditu dagoeneko, artilleriak eta itsasotik datorren babesak lagunduta.

Al Jazeerak jakinarazi duenez, gaur, astelehenean, Ajdabiya hirian izan dira bonbardaketak; izan ere, bertara atzera egin zuten atzo Brigan -Ajadaviyatik 70 kilometrora- zeuden oposizioko kideek.

Oposizioa ahulduta dagoen arren, oposizioko buruak artilleria-pieza gutxi batzuk eta tankeak prestatu ditu Ajdabiyako borrokarako. Gadafiren Armadak hiria bereganatuz gero, Bengasira erraz iritsi liteke. Horrela, oposizioaren hiribururako sarrera irabazi eta Egiptoko mugatik gertu egongo litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea