Mundua -

Frantzian

Aita santuaren ordezkari diplomatiko bat ikertzen ari dira sexu-abusuak egotzita

Luigi Ventura kardinala ikertzen ari dira Frantzian, Parisko Udaleko langile bati ukituak egin dizkiolakoan.

Vatikanoa Erroman. Argazia: pixabay.com
Vatikanoa
Vatikanoa Erroman. Argazia: pixabay.com

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aita santuaren ordezkari diplomatikoa den Luigi Ventura kardinala ikertzen ari dira Frantzian sexu-abusuak egotzita, epaitegietako iturriek Efe albiste-agentziari jakinarazi diotenez.

Urtarrilaren 24an abiatu zuten ikerketa, Parisko Alkatetzak Fiskaltzari gertatutakoa jakinarazi ostean. Le Monde egunkariak gaur argitaratutakoaren arabera, Parisko Udalak urtarrilaren 17an egin zuen Urteberri eguneko harreran gertatu zen ustezko abusua. Salatzailearen esanetan, aita santuaren 74 urteko nuntzioak ukituak egin zizkion Udalaren ekitaldi horretan.

Harrera horretan, eginkizun garrantzitsua izan ohi zuen nuntzioak diplomatiko gisa, eta diskurtsoa ematen ohi zuen, baina Anne Hidalgo Alkatetzara heldu ostean, aita santuaren ordezkariak alkateari laguntzeko aukera baino ez du.

Ustezko sexu-abusua eman eta sei egunera, Udalak Fiskaltzari eman zion gertatutakoaren berri, eta Remy Heitz Parisko fiskalak ikerketa abiatzeko agindua eman zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Paris Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak Vatikanoko azken ordukoa Elizan izandako abusuen kasuak