Mundua -

Alarma erradiaktiboa Japonian

Fukushimatik 120 km aldentzea eskatu die Gobernuak espainiarrei

Komunikazioan dauden eragozpenen aurrean, eremu kaltetuenetik kanpo bizi diren espainiarrei Kanpo Arazoetako Ministerioko webgunera jotzea gomendatzen die Exekutiboak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Japonian dauden espainiarrei Fukushimatik gutxienez 120 kilometrora egoteko gomendatu die Espainiako Gobernuak.

Japoniako egoera jarraitzen duen batzordea Monkloan batzartu da bigarren aldiz eta Espainiako herritarrei gomendio hori ematea erabaki du. Hala ere, Japoniako agintariek 30 kilometrora bakarrik aldentzeko agindu dute.

AEBek eta Kanadak, bestalde, zentralaren inguruko 80 kilometroetan bizi diren herritarrei bertatik irteteko eskatu diete.

Gobernuaren komunikatuaren arabera, batzordeak Japoniatik ateratzeko oztopoak dituzten espainiarren esku hegazkin plazak jartzea erabaki du.

Berariazko web zerbitzua

Kanpo Arazoetako Ministerioak eskatuta, webean Japonian bizi diren espainiarrentzat berariazko informazio zerbitzua abian jarri dutela gogoratu du. Bertan, telefono eta fax zenbaki bat agertzen dira, baita posta elektroniko helbidea ere.

Komunikazioan dauden eragozpenen aurrean, eremu kaltetuenetik kanpo bizi diren espainiarrei Kanpo Arazoetako Ministerioko webgunera jotzea gomendatzen die Exekutiboak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea