Mundua -

Isuri erradioaktiboa

Beste egun bat alarma nuklearrarekin Japonian

Fukushimako egoera "oso serioa" dela baieztatu du AIEAk, baina ostegunaz geroztik egoerak "okerrera egin ez" duela ziurtatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20:26 Fukushima-1 zentralean argindarra berrezarri behar dutela jakinarazi du TEPCO enpresak.

19:13 Krisi atomikoari aurre egiteko makineria eskaini dio Japoniari Alemaniak.

18:54 Suhiltzaileen kamioiak ura botatzen ari dira Fukushima-1 zentralaren hirugarren erreaktorean.

18:45 Frantziak robotak eta beste baliabide batzuk bidali ditu Japoniara erradioaktibitateko zonetan lan egiteko.

18:05 Erradioaktibitatea AEBetara helduko ez dela uste du bertako agentzia nuklearrak.

18:01 Fukushimako egoera "oso larria", baina "egonkorra" dela adierazi du OIEAk.

16:42 Finlandiak badaezpada Hiroshiman ezarri du orain arte Tokion zuen envasada.

15:35 IAEAk ezohiko bilera egingo du datorren astelehenean Vienan Japoniako krisi nuklearra aztertzeko.

15:13 Lurrikara eta tsunamiaren ondorioz gutxienez 6.900 pertsona hil dira eta 10.700 desagertuta daude.

15:12 Espainiako Gobernuak 450 bidaiarirentzako tokia duen hegazkina bidaliko du Japoniara espainiarrak handik ateratzeko.

15:05 Japoniako krisi nuklearra aztertzeko bilera egingo du IAEAk astelehenean.

14:18 Europar Batasunak teknikariak eta materiala bidaliko ditu Fukushimako zentraleko larrialdi planean lagun dezaten.

13:51 Munduko Osasun Erakundeak ez du osasunerako arriskurik ikusten eta momentuz ez du Japoniarako bidaiak debekatzea ikusten.

13:46 Tsunamiak eta lurrikarak kaltetutako inguruetan oinarrizko azpiegitura batzuk errekuperatzen hasi dira eta apurka-apurka elikagaiak jasotzen hasi dira bertako hiritarrak.

13:28 Larrialdi zerbitzuen lehentasuna Fukushimako 3. erreaktorea hozteko lanak dira.

12:44 Lurraldea "krisiari aurre egiteko gai" izango dela ziurtatu du Naoto Kan Japoniako lehen ministroak.

12:39 Europar Batasuneko Energia komisarioak&' || 'nbsp; datozen orduetan "hondamendi gehiago" izango direla adierazi du Fukushimako zentralak kontrolik gabe jarraitzen duelako.

12:12 Hegazkin konpainiak Tokiotik alde egin nahi duten bidaiarien irteera ahalbidetzeko hegaldiak mantentzen ari dira.

11:34 Azken balantze ofizialaren arabera gutxienez 4.255 pertsona hil dira eta 8.198 desagertuta daude.

11:15 Fukushimako zentralean 23 langile zauritu dira, bi desagertuta daude eta beste 20ek erradiazio maila altuak jasan dituzte IAEAk adierazi duenez.

10:45 AEMETen arabera, Japoniako lurrikararen ondorioz, urtearen iraupena segundo batean murriztuko da.

10:14 Alerta nuklearra laugarren mailatik bosgarrenera igo dute Fukushimako zentralean.

10:06 Japoniatik ateratzeko hegazkin txartelak 1.900 euroan saltzen dira.

10:02 G-7 gaur gauean bilduko da finantza merkatuak lasaitzeko asmoarekin

09:59 3. erreaktorean botatzen ari den urak eragina izan duela dirudi, Japoniako Gobernuaren arabera.

09:15 Japoniako beste 3 bilioi yen eman ditu finantza merkatuaren kolapsoa ekidititeko. Aurretik beste 50,8 bilioi ordaindu dituzte.

09:11 Fukushima-1 zentraleko bi, hiru eta lau erreaktoreei ke zuria darie.

09:08 Erradiakzioak behera egin du nabarmen Fukushimako 2. erraktoretik kilometro batera. 09:07 Japoniako gobernuburuak esan duenez, hirugarren erreaktorea hoztea da larrialdietarako taldeen lehentasuna.

09:06 Hondamenditik bizirik atera direnek eta erreskate taldeek minutu bateko isilunea egin dute lurrikara gertatu zenetik astebete bete denean.

07:53 Martxoaren 11n izandago lurrikarak 6.543 hildako eta 10.354 desagertu eragin ditu.

06:34 IEAEk krisi nuklearraren inguruan informazio gehiago emateko eskatu dio Japoniari.

06:24 Kamioiek Fukushimako erreaktoreetan ura botatzeari ekin diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea