Mundua -

Matxinada Libian

Frantziak, AEBek eta Britainia Handiak ultimatuma eman diote Gadafiri

- Era berean, herrialde arabiar batzuek ultimatuma babestu dute.

- Su-etena Libian bertan ikuskatzeko desafioa egin dio NBEri Gadafik.

- Gadafik su-etena bete behar duela esan du Obamak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zibilen kontrako erasoak "berehala" gelditzeko ultimatuma eman diote Libiari Frantziak, AEBek, Britainia Handiak eta "herrialde arabiarrek".

"Su-etena berehala aplikatu behar" dela uste dute herrialde horiek, "hau da, zibilen aurkako erasoak amaitu egin behar dira", Frantziako presidentetzak gaur argitaratutako komunikatu batek azaltzen duenez.

Eskakizunak "negoziagarriak" ez direla esan dute sinatzaileek. Gadafi koronelak "NBEren ebazpena betetzen ez baldin badu, ondorioei egin beharko die aurre eta bitarteko militarren bidez inposatuko dizkio nazioarteak".

Ultimatuma babesten duten herrialde arabiarren berri ez du ematen testuak. "Segurtasun Kontseiluak onartutako 1973 ebazpenak betebehar oso argiak aurrikusten ditu eta errespetatu behar dira", azaltzen du testuak.

Hala ere, Gadafiren tropek Bengasira hurbiltzen jarraitzen dute, AEBetako segurtasun nazionaleko bozeramaile batek jakinarazi duenez.

Erregimenaren mugimendu militarrak "nahita egindakoak" direla azaldu du iturriak, nahiz eta Gadafiren Gobernuak su-etena iragarri.

Bestalde, Gadafiren tropak Bengasin sartuko direnik ukatu du Libiako Gobernuak eta Libiara nazioarteko batzorde bat bidaltzeko desafioa bota egin dio NBEri, su-etena bertan egiaztatu dezan.

NATO

NATOko herrialdeek Libiaren aurkako erasoa prestatzeko lanak azkartzea adostu dute, eta asteburuan aztertuko du erakundeak Muamar al Gadafiren erregimenari aurre egingo dion.

Iturri diplomatikoen arabera, egitasmo militarrak "ahalik eta azkarren" zehaztea onartu dute gaur Estatu kide guztiek, nahiz eta Alemaniak eta Turkiak esku-hartze bat arbuiatu. Horrela, euren tropek eraso batean parte hartuko ez dutela argi utzi dute bi herrialde horiek.

Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak ezarritako debekupeko aire-eremua inposatzeko prestaketa lanetan denbora gehiago behar dute Aliantzako agintari militarrek.

Prestaketa tekniko horiek iganderako prest egon daitezke, baina debekupeko aire-eremua ezartzeko "edozein aukera zabalik" uzten du NBEko ebazpenak.

Horrela, Estatuen koalizio batek debekupeko aire-eremua ezartzea ez dute baztertzen, Gadafik matxinoak bonbardatzea saihesteko. Geroago NATOk erabaki hori babes dezake, baina horretarako 28 Estatu kideen adostasuna beharrezkoa da.

Oraingoz, Frantziak eta Erresuma Batuak guda hegazkinak bidaliko dituzte Mediterraneora, aire eremuaren itxiera ezartzeko beharrezko aire erasoak abian jartzeko.

Besteak beste, AEBk, Noruegak, Danimarkak, Kanadak eta zenbait arabiar estatuk NATO barik parte hartzeko prest daudela esan dute.

Obama

Barack Obama AEBetako presidentearen hitzetan, Muamar al Gadafik su-etena eta NBEren ebazpena bete behar du, edo ondorioei aurre egin beharko die.

Gadafik "su-etena berehala ezarri behar du", eta errepresioa geldiarazi behar duela esan du Obamak Etxe Zurian.

"Geldiarazten ez badugu, baliteke Gadafik herriaren aurkako basakeriak egiten jarraitzea", gaineratu du Obamak Kongresuko ordezkariekin bildu ostean.

Erasoan parte hartzeko baimena eskatu du Zapaterok

Indar Armatuek Libian operazio militar batean parte hartzeko baimena eskatu dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak Kongresuari; halaber, Espainiak "ekarpen garrantzitsua" eskaini dionazioarteko komunitateari.

Zapatero Ban Ki-moon NBEko idazkarinagusiarekin agertu da prentsaurrekoan, NBEren Segurtasun KontseiluakLibian indarkeria erabiltzea onartu eta Muamar al Gadafik berehalakosu-etena iragarri ostean.

Espainiak itsasontziak eta hegazkinakjarriko ditu NATOren esku, eta AEBei Rotako eta Moroneko aire-baseakerabiltzeko baimena emango die, Espainiako presidenteak jakinaraziduenez. Operazio hori NATOko kideekin batera koordinatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea