Mundua -
'Egunsetiko Odisea'
Koalizioak aire-eremuaren itxiera inposatu du Libian
-Bonbardaketak berriro hasi dira eta koalizioa Tripoli erasotzen ari da.
- Frantziak Qatarren esku-hartzea baieztatu du.
-"Nazismo berria" borrokatzeko armak eman ditu Gadafik.
-
Erredakzioa
Koalizioa osatzen duten herrialdeek aire-eremuaren itxiera inposatu dute Libian, adierazi du Mike Mullen AEBetako almiranteak CBS telebista-kateari emandako elkarrizketan.Atzo arratsaldean abiatu zuten "Egunsentiko Odisea" izeneko operazioa. Ordutik, AEBek, Frantziak eta Erresuma Batuak airez eta itsasoz egindako erasoen ondorioz, aire-eremua inposatzea lortu dute. Horrela, NBEko Segurtasun Kontseiluak ostegunean adostutako 1973 ebazpena ezarri dute.Nazioarteko koalizioak ez ditu erasoak eten; gaur, igandean, Frantziako eta Erresuma Batuko hegazkinek Libiako aire-defentsa sistema izan dute jomuga. Operazio "arrakastatsua"Laurent Teisseire Frantziako Defentsa Ministerioko bozeramaileak adierazi duenez, larunbateko operazioa "eraginkorra" izan da, izan ere, "herritarrengan zegoen presioa arindu egin da eta ez da haien kontrako mehatxurik egin". Ondorioz, esku hartzea "arrakastatsua" izan dela azpimarratu du.Ondoren, "Qatarreko lau hegazkin ere operazioan parte hartu" dutela iragarri du. "Eta horrek arabiarren esku hartzea islatzen du".Adierazpen horien bitartez, Frantziak Qatarren esku hartzea baieztatu du, operazioaren "oinarrietako bat" gauzatuz.Horrez gain, Europako hainbat herrialde (Italia, Espainia, Belgika, Polonia eta Danimarka) eta bost herrialde arabiar (Maroko, Arabiar Emirerri Batuak, Qatar, Jordania eta Irak) esku-hartze militarrean laguntzeko prest agertu dira. Bestalde, Errusiak, Venezuelak, Boliviak eta Kubak "Egunsentiko Odisea" gaitzetsi dute.
Tripolik su-etena errespatzen duela dioLibiako Denfentsa Ministerioak su-etena errespetatzen ari direla esan du eta Bengasin izandako ustezko konbateak ezeztatu ditu, Jama agentzia ofizialaren arabera.
Zenbait telebista kate arabiarrek zabaldu dutenez, Bengasitik 100 kilometrora matxinoen eta Muamar Gadafiren aldekoen artean konbateak izan dira.
Baina Ministerioak emandako azalpenetan, konbate horiek mertzenarioen arteko borrokak baino ez dira eta nazioarteko begiraleei albiste horiek egiaztatzeko eskatu diete.
Gadafik armak banatu dituLibiako Gobernuak armak banatu dizkie milioi bat pertsonari, Jama albiste agentzia ofizialak aditzera eman duenez.Muamar Gadafiren tropak eta tankeak oposizioaren kontrolpean dagoen Misrata hiriaren erdigunera iritsi dira, jakinarazi dute tokiko iturriek.Libiako presidentearen Armadak porturako sarrera itxi du hornigaien sarrera oztopatuz. Horrez gain, erregai tangak eta zentral elektriko bat suntsitu dute Gadafiren aldekoek.
Libia "gerra luze" baterako prest dagoela adierazi du Gadafik gaur Libiako Gobernuko telebistan emandako hitzaldian. Libiako presidenteak "nazismo berria" garaituko duela agindu du.