Mundua -

Operazio militarra Libian

EBk Gadafiren aurkako zigor ekonomikoak adostuko ditu gaur

Besteak beste, Gadafiren 11 kolaboratzaileri Europan sartzea debekatzea eta bederatzi erakunde libiarren funtsak blokeatzea erabakiko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Atzerri ministroek zigor ekonomiko gehiago ezarriko dizkiote gaur Muamar Gadafiren erregimenari, eta ostegunean NBEk adostutako ebazpena betetzen laguntzeko moduak aztertuko dituzte.

Catherine Ashton Atzerri Politika eta Segurtasuneko goi ordezkariak berretsi du beharrezkoa dela neurri ekonomikoak adostea, erregimenaren aurkako presioa areagotzeko.

Besteak beste, Gadafiren 11 kolaboratzaileri Europan sartzea debekatzea eta bederatzi erakunde libiarren funtsak blokeatzea erabakiko dute.

Halaber, hegaldi komertzialen eta petrolio konpainia publikoaren aurka ere adostuko dituzte zigorrak.

Otsailaren 28an, Hogeita zazpiek Libiari armak bahitzea eta Gadafiren eta bost senideren kontu-korronteak blokeatzea erabaki zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea