Mundua -
Europar Batasuna
Zentralen erresistentzia neurtuko dute atentatu eta lurrikaren aurrean
Urte amaiera baino lehen egin beharko zaizkie nuklearrei erresistentzia probak. Zentralen diseinua eta larrialdi planak ere aztertuko dituzte.
Erredakzioa
Lurrikara, istripu edota atentatuen aurrean zentral nuklearren erresistentzia neurtzeko probak adostu dituzte gaur Europar Batasuneko Energia ministroek. Japonian piztutako krisi nuklearraren modukoak sahiestea da helburua.
Probakj urte amaiera baino lehen egin beharko dituzte, neurketa horietan zentralaren diseinua eta hozte eta larrialdi planak ere aztertuko dituzte.
27 kideen artean "iritzi desberdin asko" daudela azpimarratu du Günther Oettinger Europako Energiaren komisarioak baina guztiak "segurtasuna hobetzeko goreneko irizpideak" zorroztearekin ados daudela gaineratu du.
Zentral nuklerrak EBn
EBko 27 kideen artean 14ek zentral nuklearrak dituzte eta guztira 143 erreaktore daude.
Frantzia da energia mota hau gehien sortzen duen lurraldea, 58 nuklear ditu.