Mundua -
Bortxaketagatik
Zazpi urteko zigorra, Katsav Israeleko presidente ohiarentzat
Epaia irakurri ostean, Katsav negarrez hasi, urduri jarri zen eta epaileari honakoa oihukatu zion: "Erratu zara, gezurtiak irabaz dezala utzi duzu!"
Erredakzioa
Epaia irakurri ostean, Katsav negarrez hasi, urduri jarri zen eta epaileari honakoa oihukatu zion: "Erratu zara, gezurtiak irabaz dezala utzi duzu!", kontatu du epaiketaren lekuko izan den canal 10 tokiko telebistako kazetariak.
2000 urtetik 2007ra estatuburu izandakoari ere, bi urteko baldintzapeko askatasuna ezarri diote eta 100.000 shekels (20.000 euro inguru) ordaindu beharko dizkio bortxatu zuen emakumeetako bati.
Abenduan errudun jo zutenez, Fiskaltzak 16 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen. Hain zuzen, Turismo Ministerioko funtzionario ohi bat birritan bortxatzeagatik eta Presidentetzako bi funtzionariei sexu jazarpenak egiteagatik errudun jo zuten.
Maiatzaren 8an kartzelatuko dute Katsav.