Mundua -

Giza Eskubideak

NBEk salatu du 50 eta 100 lagun artean desagertuta daudela Bahreinen

Erakundearen arabera, ekintzaile politikoak, giza eskubideen defendatzaileak, kazetariak, medikuak eta erizainak atxilotu dituzte hedabideekin hitz egiteagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NBEko Giza Eskubideen goi ordezkaritzak salatu duenez, 50 eta 100 lagun artean desagertu dira Bahreinen, herrialdean nagusi diren protestak direla eta.

"Bahreingo egoera oso kezkagarria da; egunez egun hildako kopuruak gora egiten du eta 50 eta 100 lagun artean desagertu dira azken astean", esan du Rupert Colville bozeramaileak.

Hedabideekin hitz egiteagatik hainbat pertsona atxilotu dituztela jakinarazi dietela adierazi du.

"Ekintzaile politikoak, giza eskubideen defendatzaileak, kazetariak, baita Salmaniya ospitaleko medikuak eta erizainak ere atxilotu dituzte", gaineratu du.

NBEko ordezkariaren arabera, Bahreineko egoeraren berri eman nahi zuten atxilotuetako askori "komunikatzeko erak moztu dizkiete eta batzuen familiarrei edota gertuko lagunei ere sakelakoak eten dizkiete".

"Horrek guztiak asko zailtzen du herrialdean zehazki zer gertatzen den jakiteak, bereziki, herrietan, Manama hiriburutik kanpo".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea