Mundua -

Auzo judu batean

Lagun bat hil eta beste 39 zauritu dira leherketa batean, Jerusalemen

Leherketa "eraso terrorista" izan dela esan du Israelgo Poliziak. Momentuz ez du inork atentatuaren aldarrikapenik egin. Azken zazpi urteetan Jerusalemen egindako lehen erasoa da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil eta gutxienez 39 lagun zauritu dira autobus baten alboan jazotako leherketaren ondorioz, Jerusalemen, Israelgo irrati publikoak jakitera eman duenez.

Poliziako iturrien arabera, bi lagun larri zauritu dira Egued konpainia lokalaren 74 lineako autobus baten alboan jarritako lehergailuak eztanda egin ostean.

Leherketa "eraso terrorista" izan dela esan du Israelgo Poliziak. Palestinako milizianoek egindako erasoak izendatzeko erabiltzen dituzten hitzak dira. Azken zazpi urteetan Jerusalemen egindako lehen erasoa da.

Momentuz ez du inork atentatuaren aldarrikapenik egin. Poliziaren esanetan, lehergailua poltsa batean sartuta zegoen, telefono zutoin baten alboan, autobus geltoki nagusitik eta biltzar areto batetik oso gertu. Komunikabide lokalen arabera, tokitik pasa diren bi autobusen kristalak apurtu ditu leherketak.

Binianei Hauma

Jerusalemgo autobus geltokitik eta Binianei Hauma hiriko biltzar aretotik gertu izan da eztanda.

Hiriko ospitale ezberdinetara eraman dituzte zaurituak. Larrialdi zerbitzuak eta Polizia eztanda izan den tokian lanean daude, eta trafikoa ixtea erabaki dute.

Beste lehergailurik dagoen aztertuko du orain poliziak, Jerusalemgo irrati publikoak azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea