Mundua -
ISTRIPUA
12 pertsona hil dira Kolonbian, hegazkin istripu batean
San Martín eta San Carlos de Guaroa herrien artean erori da DC3 hegazkina, 12 pertsona zeramatzala. Villavicencio hirira zihoazen.
EITB.EUS
Kolonbiako Aeronautika Zibilak baieztatu duenez, hegazkin batek lurra jo du San Carlos de Guaroa herrian, Meta departamentuan, 12 lagun barruan zeramatzala.
Bertsio ofizialaren arabera, ez da inor bizirik atera.
DC3 hegazkina, Villavicencio hirian dagoen Vanguardia aireportura zihoan.
"Gaur 10:40 a.m. aldera, Laser enpresaren HK-2494 matrikuladun DC-3 hegazkinak larrialdi egoeraren berri eman du eta atentzio eta bilaketa protokolo guztiak martxan jarri ditugu" jakinarazi du aeronautikak ohar batean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea