Mundua -

6,8 gradutako indarra

Gutxienez 74 pertsona hil dira Myanmarreko lurrikararen eraginez

Heriotza gehienak Myanmargo ipar-ekialdeko herrixketan izan dira, Tailandiarekin mugan dagoen mendialdean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Myanmar eta Tailandia arteko muga astinduarazi duen 6,8 graduko lurrikararen ondorioz gutxienez 74 pertsona hil dira.

Heriotza gehienak bi lurraldeen arteko mugan dauden herrixketan izan dira.

Horiez gain, 40 bat pertsonak zauriak izan dituzte. Myanmargo agintariek Tachilek herriko ospitalean ezarri dute erreskateetako zentroa eta kaltetuei laguntza emateko gunea eta Tachilek herriko ospitalean.

Richter eskalan ia 7 gradu hartu zituen lurrikara Bangkok, Hanoi eta Txina hegoaldeko hainbat hiritan ere sentitu zen.

Tailandiako mugan dagoen Mae Sai herrian itzalaldia eragin du lurrikarak eta turista askok erreplika gehiagoren beldur hotela utzi eta kalean pasa dute agua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea