Mundua -

Europar Batasuna

Euroaren Ituna eta Japonia eta Libiako egoerak aztergai, Bruselan

Europar Batsuneko kideek Libiako petrolioari erabateko blokeoa ezarri nahi dute eta erabaki hori nazioartera zabaldu. Horren helburua Gadafiren erregimenaren finantza-iturriak etetea da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko (EB) agintariek bigarren goi-bileraru ekin diote. Mahai gainean, hiru gai nagusi: Euroaren Ituna eta horri lotuta hartu beharreko konpromiso zehatzak eta Libia eta Japoniako egoeren inguruko ondorioak onartzea.

Herrialde bakoitzak euroarekin dituzten helburuak azalduko dituzte. Xede nagusia ekonomia guztien leihakortasuna sendotzea da. Eurotik kanpo daude sei herrialdek ere helburu horiek aintzat hartuko dituzte.

Horrez gain, Europar Batsuneko kideek Libiako petrolioari erabateko blokeoa ezarri nahi dute eta erabaki hori nazioartera zabaldu. Horren helburua Gadafiren erregimenaren finantza-iturriak etetea da.

Agintariek aurrez adostutako testuan, koalizioak egindako operazioak babestu egiten dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea