Mundua -
Istripua izan liteke
110 pertsona hil dira arma fabrika batean izandako leherketan, Yemenen
Erregimenaren kontrako opositoreek eta erradikal islamiarrek hartu zuten atzo Yaarren dagoen fabrika. Hildakoen artean haurrak omen daude.
Gutxienez 34 pertsona hil dira eta 57 zauritu armen fabrika batean izandako leherketen ondorioz, Yaarren, Yemenen, ospitaletako iturriek jakitera eman dutenez.
Hildakoetako hiru haurrak omen dira eta zaurituek erredurak dituzte, Al Razi ospitaleko iturriek azaldu dutenez.
Atzo, armak zeramatzan herritar talde batek arma fabrika baten eta irrati lokalaren kontrola hartu zuten bere gain.
Lekukoen esanetan, arma fabrikan izandako leherketak sute baten ondorioz gertatu dira eta sua bizirik zegoen bitartean, jendea fabrikara sartzen zen lapurretan egitera.
Atzo fabrika hartu zutenetik, jendearen joan-etorriak etengabeak izan omen dira.