Mundua -

MATXURA ITSASOAN

Portura eraman dute matxuratutako Norvegiako ontzia, guztiz hustu beharrik gabe

Momentu dramatikoak bizi izan dituzte azken orduetan, ontzia husten saiatzean. 1.373 pertsona zeramatzan eta 463 atera dituzte. 17 lagun ospitaleratuta daude, hiru larri.

Viking Sky bidaiari ontzia. Argazkia: Reuters
Viking Sky bidaiari ontzia.
Matxuragatik hustu duten Viking Sky bidaiari-ontziaren barruko irudiak

1:40

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean haize eta olatu handien artean matxuratuta geratu zen "Viking Sky" bidaiari ontzia Norvegiako Molde hiriko portuan sartu da, azkenean, azken orduetan bidaiarien ebakuazio operazio arriskutsu partzial bat egin eta gero.

1.373 pertsona zeramatzan kruzeroak eta 463 pertsona bakarrik atera ahal izan dituzte. Erreskatea oso konplexua izan da itsasoaren egoera zailagatik, eta azkenean, jende guztia atera gabe porturatzea lortu dute 16:00etan.

Atzo gauean motorrak geratu eta noraezean geratu zen ontzia. Orduan hasi zen operazioa, eta gaur goizean horietako bat martxan jarri eta ontzi bat aurretik eta bestea atzetik zuela, erremolkatzen hasi dira.

Mugitu egin zezaketela ikusita, bertan behera geratu da erreskatea, arriskutsua izaten ari baitzen.

17 pertsona ospitaleratu egin behar izan dituzte, eta horietatik 3 larri daude.

Bidaiari batzuk lehen uneen bideoak zabaldu dituzte sare sozialen bidez. Bideo horietan, aulkiak, mahaiak eta bestela gauzak alde batetik bestera ikusten dira, jendearen gainera eroriz:

Imágenes desde dentro del crucero Viking Sky, evacuado por una avería en Noruega
Imágenes desde dentro del crucero Viking Sky, evacuado por una avería en Noruega
Imágenes desde dentro del crucero Viking Sky, evacuado por una avería en Noruega

1:40
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Norvegia