Mundua -
Suitzan
Bi zauritu, Swissnuclear enpresan bonba-gutun bat lehertuta
Leherketa gutuna zabaldu eta berehala gertatu da. Bi zaurituak ospitalera eraman dituzte buruan eta bularrean zituzten zauriengaitik.
Erredakzioa
Bi pertsona zauritu dira Suitzako Swissnuclear enpresan bonba-gutun batek eztanda eginda. Swissnuclear Suitzako hiru energia talde handiek osotutako Swisselectric partzuargoaren barruan dago; energia nuklearraz arduratzen den adarra da, hain zuzen.
Leherketa gutuna zabaldu eta berehala gertatu da. Bi zaurituak ospitalera eraman dituzte buruan eta bularrean zituzten zauriengaitik, Ats albiste agentzia suitzarrak jakitera emandakoaren arabera.
Swisselectric partzuergoaren barruan Axpo, Alpiq eta Forces Motrices Bernoises (FMB) enpresak daude. Guztien artean Suitzako bost zentral nuklear kudeatzen dituzte eta 2008an beste hiru erraktore eraikitzeko eskaera aurkeztu zioten Energiaren Bulego Federalari.
Atentatua,Greenpeace erakunde ekologista Alpiq Holding energia elektrikoaren enpresaren aurrean protesta ari denean gertatu da. Zentral nuklear gehiago eraikitzeko eskaera atzera botatzeko eskatzen ari zaie Greenpeace enpresako direktiboei.
Suitzan bost zentral nuklear daude ((Beznau 1 eta 2, Gosgen, Leibstadt eta Muhleberg), eta Suitzako argindarraren % 40 ekoizten dute.