Mundua -

Krisi nuklearra

TEPCOk txarto neurtu du beste behin Fukushimako erradiazio maila

Japoniako Segurtasun Nuklearraren Agentziak "tamalgarritzat" jo ditu kalkuluetan egindako akatsak. Bitartean, Japonia zentraleko konpainia elektrikoa nazionalizatzea aztertzen ari da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zentrala kudeatzen duen TEPCO enpresa azterketak errepasatzen ari da erradiazioaren maila txarto neurtu dutelako. Lur azpiko urari onartutakoa baino 10.000 aldiz iodo erradioaktibo gehiago atzeman ziotela adierazi zuten ostegunean, eta datu hori antza ez da zuzena.

Japoniako Segurtasun Nuklearrerako Agentziaren arabera neurketa horien emaitzak baxuagoak izango dira hainbat tresnetan akatsak atzeman baitituzte.

Hidehiko Nishiyama Agentziako bozeramailearen arabera "tamalgarria" da TEPCOK astebeteko epean erradiazioaren mailaren inguruko zenbatekoak gaizki ematea.

Orain egun batzuk, 2. erreaktoreko uraren erradiazio mailaren zuzenketa egin behar izan&' || 'nbsp; zuen konpainiak.

Horrelako akatsik errepikatu ez dadin Segurtasun Nuklearrerako Agentziak neurriak hartzeko eskatu dio TEPCO konpainiari.

TEPCO nazionalizatzea aztertzen

Japoniako Gobernua Fukushimako zentral nuklearra kudeatzen duen konpainia elektrikoa (TEPCO) nazionalizatzea aztertzen ari da.Baina egingo duten diru sarrerak ez du ziurrenik konpainiaren % 50a gaindituko.

Mainichi'' egunkari japoniarrak argitaratutako albisteak berehala eragin die TEPCOko akzioei.

Goizeko 09.20etan (Euskadin 02:20etan) enpresa elektrikoaren akzioek % 4''1 egin dute gora, une batean igoera % 8,6koa ere izan da.

AEBek adituak bidaliko dituzte

Japoniako Defentsarako Indarren zuzendariak adierazi du AEBek ,krisia gainditzen laguntzeko, energia nuklearrean trebatutako hainbat marine bidaliko dituztela.

Larrialdi egoerak jarraitzen du Asiako lurraldean, baina, gaur Naoto Kan lehen ministro japoniarra eta bere Gobernuko kideak jantzi arruntekin egin dute agerraldia, hau da lanerako jantzi urdinik gabe.

Biktimen balantzea

Iwate, Miyagi eta Fukushima eskualdeetako biztanleei laguntza ematen jarraitzen dute erreskate taldeek.

Martxoaren 11ko lurrikararen eta tsunamiaren ondorioz 11.578 pertsona hil dira gutxienez eta 16.451herritar desagertuta daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea