Mundua -

Ezbeharra Frantzian

Lau pertsona hil dira Frantziako zahar-egoitza batean janariarekin intoxikatuta

Gainera, 15 lagun ospitaleratu dituzte "larri-samar". Intoxikazioak beste hiru pertsona ere kaltetu ditu. La Chênéraie egoitza L'Herm herrian dago kokatuta.

AGENTZIAK | ERREDAKIZOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adineko lau pertsona hil dira bart eta beste 15 lagun ospitaleratu behar izan dituzte, janariarekin intoxikatuta, Tolosatik (Okzitaniakoa) 30 kilometrora dagoen zahar-egoitza batean, Frantzia hegoaldean.

Gobernuaren ordezkaritzak astelehen honetan ohar baten bidez azaldu du ospitaleratutako 15 pertsonak "larri-samar" daudela, eta beste hiru lagun ere kaltetu dituela egoera txarrean omen zegoen janariak.

Paule Demiguel Muretek suprefeta L'Herm herrian dagoen La Cheneraieko egoitzara joan da goizean. Han, zaharren egoitza horretan bizi ziren adinekoen senitartekoei eman diete egoitza.

Suprefetarekin batera, Fiskaltzako ordezkari bat ere bertaratu da, "ustezko intoxikazioaren jatorria ikertzeko".

Demiguelek komunikabideei adierazitakoaren arabera, afalostean botaka egiten hasi ziren intoxikatutako pertsona guztiak.

France Info irrati-kateak zehaztu duenez, alzheimerra duten gaixoak daude egoitza horretan. Dirudienez, duela aste batzuk elkarte berri batek hartu zuen zahar-egoitza horren gestioaren ardura, eta janaria kanpotik ekartzen zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Adinekoentzako egoitzak Adinekoak gaur