Mundua -

Alarma erradioaktiboa Japonian

Fukushimatik etorritako ur erradioaktiboa itsasoan sartu da

TEPCO Fukushimako Segurtasun Nuklearraren Agentziak baieztatu duenez, erradioaktibitate maila altua duen ura itsasoan sartu da. Ur hori zentralaren 2. erreaktoretik dator.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ur erradioaktiboa itsasoan sartu da TEPCO Fukushimako Segurtasun Nuklearraren Agentziaren arabera. Likidoa 20 zentimetrotako pitzadura batetik sartzen da, erreaktoretik hurbil dagoen horma baten zulotik. Bertan, 10 eta 20 zentimetrotako sakontasunera, kutsatutako ura dago.

NHK telebista publikoak adierazi duenez, ur sartzea saihesteko, Fukushimako langileek zementua botako dute.TEPCOren arabera, leku horretan erradioaktibitate maila 1.000 milisievert orduko baino gehiagora iritsi da.

Ur erradiaktibo sartze gehiago dauden ikertzen ari da operadorea. Sartzea saihesteko egiten ari diren lanez gain, ur erradioaktiboko putzuak drainatzen ari dira 1, 2 eta 3 erreaktoreko zenbait zonaldetan. Honek erreaktoreen hozte-sistema berritzeko lanak zaildu ditu.

Erreaktoreen hozteak arreta osoa erakarri du Japoniaren krisi nuklearraren ostean, martxoaren 11an izandako tsunamiak larrialdietako generadoreak apurtu zituenetik eta hozte-sistema orokorra gelditu zenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea